19 ene 2010

Haur elbarrientzat egokitutako jolas parkea Getxon

Getxoko udalak elbarriak diren haurrentzat jolasgune bat egokitu du. Euskadi osoan horrelako lehenetariko jolasgunea da. Jolasgune honek hainbat ezaugarri jasotzen ditu, parkeko azalera eta garaiera egokitu dituzte. Honetaz gain ipinitako ziburu berriek sartzeko pasabide egokitua ere dute, indarrean dagoen Europako araudia betetzen dutelarik. Lan honen bitartez jolas parkeko erabiltzaile mota zabaltzea ekarriko du eta integratzaileagoa ere izango dela dio bertako alkateak.
Informazio gehiago nahi izanez gero web orri honetara sar zaitezke. Web orria

17 ene 2010

Antzerkia eta ezinduak

“Las Torpedolevel” antzerki munduko bikote bat da, Madrilekoak. Aurten lan interesgarri bat hasiko dute Mexikon. Bertako unibertsitate baten, Universidad Autonoma de Sinaolan hain zuzen ere, “Antzerkia eta ezinduak” izeneko tailerra jarriko dute martxan. Tailer honek hiru aste iraungo du eta bertan Arte Dramatikako lizentziaturakoak, Magisteritzakoak eta ezinduen eremuan lan egiten dutenek edukiko dute parte hartzeko aukera. Lan hau bereziki ezinduen espresio gaitasunak hobetzeko errekurtso eta teknikak ikastera dago bideratua. Beraien blogean honi buruzko informazio gehiago jasotzeko aukera dago. Beraiek azaltzen dutenez, bidaia amaitu ondoren blogean honi buruzko informazioa ikusteko aukera edukiko dugu.
Bi antzezlari hauen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero bog bat daukate, beraien lan desberdinen inguruan hitz egiten dute bertan, emen usten dizuet lotura.Blog

9 ene 2010

Abenduak 3, Ezinduen Nazioarteko eguna

Aurreko hilean, abenduak 3, ezinduen nazioarteko eguna da. Maiz, jende askok eta askok egun hori ospakizun modura hartzen dute, elkarte batzuk agintari desberdinen bisitak hartuz adibidez.
Baina ezinduak diren batzuk egun hori ez dute ospakizun gisa hartzen, beraien aldarrikapenak egiteko erabiltzen dituzte. Gaur egun oraindik ere eguneroko bizitza aurrera eramateko zailtasunak dituzte. Edozein lekutan aulki gurpildunean sartzeko, baita lana aurkitzeko orduan eta beste hainbat eta hainbat ekintza burutzeko ere.
Oztopo fisiko guzti horiez gain ere beste hainbat oztopo ere aurkitzen dituzte eguneroko bizitzan. Adibidez gorra den pertsona bat edozein zerbitzutara joan ezkero, osasun zentrora adibidez, ez du zeinuen hizkuntza dakien pertsona erraztasunez aurkitzen. Kirola egin nahi duten ezinduak ere zailtasunak dituzte kirolgune batera sartu eta kirola egiteko orduan. Horrelako beste milaka adibide aurki daitezke guk egunero erabiltzen ditugun zerbitzu eta kaleetan. Baina guk normaltasun batean egiten dugun bitartean ez gara ohartzen beste batzuk oztopo horrengatik ezin direla iritsi nahi duten tokira edo ezin dutela burutu gogoan daukaten ekintza hori. Arrazoi guzti hauengatik beraien eguna den abenduak 3an zerbait ospatu beharrean, beraien eskubideak lortzeko hainbat aldarrikapen egitera behartuak daude.

7 ene 2010

Teknologia berriak

“Etxera iritsi zara, nekaturik, telebista piztu eta, agintea eskuan, kanala gora kanala behera hasi zara. Ezer interesgarririk ez. Musika-ekipoaren txanda: on sakatu, barruan dagoen diskoko zortzigarren kanta hautatu eta ordenagailura zuzendu zara, posta elektronikoak zer ote dioen edo... Orain, pentsa ezazu besoak eta eskuak erabiltzeko arazoak dituen ezindu fisikoa zarela. Eta etxera iritsi zarela, nekaturik, telebista piztuko zenuke gustura, eta kanala gora kanala behera ibili, edo musika entzun, edo... Baina ez dago inor etxean.”
Goiko gorputz adarretan mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, maiz eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasun urria edukitzen dute eta honen ondorioz arazoak izaten dituzte hainbat gauza egiterako orduan. Horien artean gailu desberdinak erabiltzea, adibidez ordenagailuko sagua. COMPORTA proiektuak komunikatzeko gailu mugikor bat moldatu zuten pertsona hauentzat.
Horretarako PDA (agenda elektronikoa) bat erabili zuten abiapuntutzat. Tamaina eta pisuari begiratu ezkero oso erosoak dira eta arrazoia honengatik egokiak dira urritasun neurofisikoak dituzten pertsonentzat. Gailu hauek autonomia pertsonal handiagoa edukitzeko aukera ematen du.
Baina beso eta eskuak mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak zailtasunak eduki ditzakete erabiltzerako orduan. Horregatik moldatu dute Xmadina enpresak merkaturaturiko Etsedi (ordenagailurako aplikazioa).
Moldaketa honen bitartez aukera berri bat edukiko dute eskua eta besoak mugitzeko zailtasuna duten pertsonak.

Integrazioa

Urritasun psikikoa duten pertsonen integrazioa erakusten bideo hau Youtubetik hatu dut, ideia iteresgarri bat azaltzen duelako

5 ene 2010

Oztopoak lanean

Ezintasunenbat jasaten duten pertsonak maiz zailtasunak izaten dituzte lana aurkitzerako orduan eta gaur egun arazo horri krisia ere gehitzen zaio. Gainera kolektibo honen lana mugatua dago, enpresa berezietan lan egitera behartuak egoten dira.
Manu Agirre 51 urte dituen itsua da eta bere lan esperientzia ONCEra mugatua dagoela dio Berria egunkariko artikulu batean. Berak lana edukitzeagatik zortea eduki duela azpimarratzen du, ezintasuna duten pertsonen %70ak lanik ez duelako.
Enplegurako zentro berezietan lana aurkitzen dutenak ere oztopoak edukitzen dituzte lanean. Artikuluan diotenez, zentro horien helburua langileei enpresa arruntetan lan egiteko trantsizio izatea da. Baina azkenean “lan esku merkea duten zentro bihurtu dira, enpresa arruntetan baino baldintza kaskarragoekin”. Horregatik etekin helburua duten enpresak kendu behar direla uste dute.
Zentro horietako batean lan egiten duen kide batek bere lantegiak etekin helbururik ez duela dio eta baldintza egokietan egiten duela lan. Honekin ikus daiteke lantegi bakoitza desberdina dela eta batzuk etekin horren atzetik doazen bitartean beste batzuk ez direla horren atzetik ibiltzen. Artikulua.

4 ene 2010

Urritasun fisiko edo psikikoa duten pertsonen sexu eskubideak

Nerea Sancho sexologak aertikulo interesgarri bat idatzi du honen inguruan gaztezuloko webgunean. Artikulu honetan pertsona gutziok sexu eskubide berberak ditugula erakusten du. Honetaz gain, Munduko Sexologia Elkarteak 1999. urtean Sexu Eskubideen Deklarazioan onartutako eksubide batzuk aipatzen ditu. Artikulua.

3 ene 2010

Yo, también

“Yo, también” Donostiako zinemaldian hainbat sari irabazi dituen film bat da. Film hau blogean aipatzeko arrazoia bertako protagonistetako batek Down sindromea duela da. Pertsonai hau Daniel deitzen da eta Down sindromea duen lehenengo lizentziatua da Europa osoan. Lanean asten denean bere lankidea den Laura ezagutzen du eta harreman on bat lortzen dute bien artean.
Harreman hau arazo bihurtzen da Daniel maitemintzen denean. Baina Laurak inoiz eduki ez duen laguntasuna eta maitasuna aurkituko du. Film honen trailerra usten dut bertan informazioa gehiago ikusi nahi duenarentzat.

2 ene 2010

Donostiako gabon parkea

Aurten Donostiako haurren gabon parkean ezinduak ere jolasteko aukera izan dute. Hau erakusten duen bideo bat jarriko dut bertan.

24 dic 2009

Alderantzizko mundua

Youtubeko bideo honek alderantzizko mundu bat erakusten du. Ezintasuna duten pertsonen lekuan jartzeko eta hausnartzeko bideo egokia dela iruditu zait. Nahiz eta beste hizkuntza batean egina egon beraiek erakutsi nahi duten mezua ongi ulertzen da.

23 dic 2009

Alfabeto desberdinak

Zentzumen urritasuna duten pertsonak besteekin erlazionatzeko zailtasunak izaten dituzte eta komunikatzeko beste alfabeto batzuk erabiltzen dituzte. Itsuek braille erabiltzen dute eta gor eta mutuek zeinuen hizkuntza, hau da, alfabeto daktilologikoa. Alfabeto hauen bitartez itsuek, gorrek eta mutuek komunikatzeko aukera dute.
Braillea irakurketa metodo bat da, ukimenaren bitartez erabiltzen dena, eta itsuentzat pentsatuta dagoena. Honi esker komunikatzeko, irakurtzeko, eta beste hainbat gauza desberdin egiteko aukerak dituzte.
Braillea irakurtzeko, eskua ezkerretik eskuinera mugitu behar da, laukian dauden lerro guztietatik pasatuz. Braille irakurleek, 104-125 hitz gutxi gora behera irakur ditzakete minuturo, hala ere, bi eskuak erabiliz gero, 250 hitz irakurtzera heldu daiteke itsu bat.
Zeinuaren hizkuntzarekin gauza bera gertatzen da, alfabeto bat dela, beraz, hizkuntza tokiaren arabera aldatu egiten da. Gutxi gorabehera 50 beraien artean ulertu ezin diren 50 bat hizkuntza existitzen dira eta horietatik kanpo beste hainbeste dialekto ere badaude. Gainera alfabeto hauek ere aldatzen doaz urtez urte beharrizan desberdinen arabera.

22 dic 2009

Pronadiseko kanpaina

Youtubeko bideo hau Uruguayko Pronadiseko kanpaina bat da, eta egokia iruditu zait nire blogean jartzeko. Pronadis Ururgayko osasunaren inguruko programa bat da.

19 dic 2009

Down Sindromea

Blog honek Down sindromean duten pertsonen informazioa jasotzen du. Informazio ugari eskaintzen du, beraien ezaugarriak, etiologia, testuingurua, eskuhartzea, arreta eta motibazioa, diagnostikoa, etab.

Entzumen urritasuna

Entzumen urritasunaren inguruko blog bat aurkitu dut, informazio ugari ekartzen duena. Horien artean gorren historia azalten du, beraien alfabetoari buruzko informazioa eta beste hainbat gauza ere.

Ipuina

Ipuin honetan metafora baten bidez, urritasunenbat duten haurrak edukitzea zer suposatu dezakeen erakusten du. Gazteleraz den arren irakurri dudanean interesgarria iruditu zaidalako sartu dut bertan. Metafora hau bi zatitan dago banatua.
Bienvenidos a Holanda
Con frecuencia me piden describir la experiencia de criar a un hijo con una discapacidad- para intentar que las personas que no han compartido esa experiencia única la comprendan, se imaginen como se sentiría. Es algo así...Cuando Ud. va a tener un bebé, es como planificar un fabuloso viaje de vacaciones - a Italia. Ud. compra las Guías de viaje y hace planes maravillosos. El Coliseo. El David de Michelangelo. Las góndolas en Venecia. A lo mejor hasta aprende algunas frases útiles en italiano. Todo es muy emocionante.Después de varios meses de impaciente espera, el día finalmente llega. Ud. hace sus maletas y se marcha. Varias horas después, aterriza el avión. La azafata se acerca y anuncia: "Bienvenidos a Holanda"."Holanda?!!", se dice Ud. "¿Cómo que Holanda? ¡Yo me anoté para viajar a Italia! Se suponía que estaría en Italia. ¡Toda mi vida he soñado con viajar a Italia!Pero hubo un cambio en los planes de vuelo. El avión ha aterrizado en Holanda y ahí deberán permanecer.Lo importante es que no le han llevado a un lugar horrible, asqueroso, sucio, lleno de pestilencia, hambruna y enfermedad. Sólo se trata de un sitio diferente.Así que Ud. deberá salir y comprar nuevas guías. Y deberá aprender un idioma completamente distinto. Y conocerá a un grupo de gente nueva que, de otra forma, nunca hubiera conocido.Sólo se trata de un lugar diferente. El ritmo es más lento que en Italia, menos extravagante que en Italia. Pero después de permanecer allí por un tiempo yretomar su aliento, Ud. contemplará sus alrededores y comenzará a notar que Holanda tiene molinos de viento, que Holanda tiene tulipanes y que Holanda hasta tiene a Rembrandts.Pero todos a quienes Ud. conoce están ocupados yendo y viniendo de Italia...y alardeando acerca del tiempo maravilloso que pasaron allá. Y por el resto de su vida, Ud. dirá "Sí, ese era mi destino. Es lo que había planeado."Y el dolor de ésto nunca pero nunca, nunca, nunca desaparecerá del todo...porque la pérdida de ese sueño es una pérdida muy significativa.Pero...si Ud. pasa su vida en duelo por no haber llegado a Italia, puede que nunca se sienta libre para disfrutar de las cosas tan especiales, tan hermosas de Holanda.
Celebrando Holanda
Ya llevo más de una década en Holanda. Se ha convertido en mi hogar. He tenido tiempo para recobrar el aliento, para establecerme y acomodarme, y para aceptar algo diferente a lo que había planificado.Mirando atrás, reflexiono sobre los años cuando recién arribé a Holanda. Recuerdo con claridad el golpe emocional, mi temor, mi ira - el dolor y la incertidumbre. Durante esos primeros años, traté de regresar a Italia, tal como lo había planeado, pero fue en Holanda que debí permanecer. Hoy en día, puedo decir lo mucho que he andado en este viaje inesperado. He aprendido tanto. Pero, este recorrido ha tomado su tiempo. Trabajé duro. Compré nuevas guías de viaje. Aprendí un nuevo idioma y lentamente hallé mi camino en esta nueva tierra. Conocí a otras personas cuyos planes cambiaron, al igual que los míos, y que podían compartir mi experiencia. Nos apoyamos mutuamente y algunos se han convertido en amigos muy especiales. Algunos de estos compañeros de viaje llevaban más tiempo que yo en Holanda y resultaron ser guías veteranos, ayudándome a lo largo del camino. Muchos me han alentado. Muchos me han enseñado a abrir mis ojos a las maravillas que pueden contemplarse en esta nueva tierra. He descubierto una comunidad que se preocupa. Holanda no era tan mala. Creo que Holanda está acostumbrada a viajeros extraviados, como yo, y se ha tornado en una tierra hospitalaria, que extiende la mano para dar la bienvenida, ayudar y apoyar a recién llegados como yo. A lo largo de los años, me he preguntado cómo hubiera sido mi vida si hubiera aterrizado en Italia, como lo planifiqué. ¿Hubiera sido más fácil? ¿Hubiera sido tan enriquecedora? ¿Hubiera aprendido yo algunas de las lecciones tan importantes que he llegado a asimilar?Cierto, este viaje ha sido más retador y a veces yo he pataleado y he exclamado en protesta y por frustración (y aún lo hago). Y efectivamente, Holanda va a paso más lento que Italia y es menos llamativa.

18 dic 2009

Beraiek gu bezain gai direlako

Hemen ikus al dezakezuen power point hau nik egin eta slidesharera igotakoa da, honek blogean ikusi ahal izateko aukera ematen duelako.

16 dic 2009

Autismoaren inguruko Webquesta

Webquest hau aipatzea garrantzitsua iruditu zait, autismoaren inguruan dagoen informazioa oso ugaria ez dela esan daitekeelako.
Honen helburuetako batzuk ikasleak informatzea eta kontzientziatzea da, autista batek nolako onurak ekartzen dituen erakustea eta beraiekin nola jokatzea.
Informazio gehiago webquestean bertan aurki daiteke.

26 nov 2009

Gureak talde, aukera berri bat

GUREAK TALDEA ezintasunen bat duten pertsonentzat lan aukerak sortu eta kudeatzeko jaio den enpresa taldea da, eta, batik bat, adimen ezgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten du. Geroz eta jarduera gehiagotan lanean dihardute, beraien helburua ezintasunen bat duen eta lan egin nahi duen pertsona orori aukera hori ematea baita. Gipuzkoa osoan zehar egiten dute lan. Beraien helburua Gipuzkoan ezgaitasuna duten pertsona guztiengana iristea izan da eta, horretarako, lantegiak, asistentzia zentroak eta enpresak barne hartzen dituen sarea osatu dute.
Pertsonen gaitasunen alde egiten dute. Haratago begiratzen badakitelako eta horrexegatik, ez dituzte ezgaitasunen bat duten pertsonen mugak ikusten, beren gaitasunak baizik. Lana eskaintzeaz gain trebakuntza eta programa ezberdinak ere eskaintzen dituzte
Taldea osatzen duten pertsonak:

LANGILEAK ETA ERABILTZAILEAK GUZTIRA3 900
Adimen urritasuna1 611
Gaixotasun mentala496
Ezgaitasun fisikoa

85

Zentzumen ezgaitasuna257
Ezgaitasunik gabekoak682

19 nov 2009

Teresa Perales

Power point hau interesgarria iruditu zait istripu baten ondorioz ezintasunen batekin gelditu arren ere gainditu egin daitekeela erakusten duelako bertako protagonistak.

7 nov 2009

Sarrera

Ezintasun fisiko, psikiko eta zentzumen-urritasuna duten pertsonak gizarteratzeko zailtasuna edukitzen dute maiz, bai lan eremuan eta baita heziketa bat jasotzerako orduan ere oraindik toki ugari egokituak ez daudelako. Urritasun hori jaiotzetik etor daiteke edo baita zerbaiten ondorio izan. Urritasuna hiru motatan sailka daiteke. Lehena fisikoa da, pertsona baten mugitzeko gaitasuna mugatzen dutenak baina desberdina izan daiteke. Ezintasun psikikoa duten pertsonak jokabide intelektual eta sozialetan zailtasunak dituzten pertsonak dira. Adierazpenerako eta ulermenerako, garapen autonomorako eta pertsonalerako zailtasunak dituztenak. Azkenik zentzumen urritasuna duten pertsonak daude, azken sailkapen hau itsuak, gorrak eta mutuak osatzen dute. Ezintasun hauen inguruko informazioa jasotzen duen bloga da.