Ezintasunenbat jasaten duten pertsonak maiz zailtasunak izaten dituzte lana aurkitzerako orduan eta gaur egun arazo horri krisia ere gehitzen zaio. Gainera kolektibo honen lana mugatua dago, enpresa berezietan lan egitera behartuak egoten dira.
Manu Agirre 51 urte dituen itsua da eta bere lan esperientzia ONCEra mugatua dagoela dio Berria egunkariko artikulu batean. Berak lana edukitzeagatik zortea eduki duela azpimarratzen du, ezintasuna duten pertsonen %70ak lanik ez duelako.
Enplegurako zentro berezietan lana aurkitzen dutenak ere oztopoak edukitzen dituzte lanean. Artikuluan diotenez, zentro horien helburua langileei enpresa arruntetan lan egiteko trantsizio izatea da. Baina azkenean “lan esku merkea duten zentro bihurtu dira, enpresa arruntetan baino baldintza kaskarragoekin”. Horregatik etekin helburua duten enpresak kendu behar direla uste dute.
Zentro horietako batean lan egiten duen kide batek bere lantegiak etekin helbururik ez duela dio eta baldintza egokietan egiten duela lan. Honekin ikus daiteke lantegi bakoitza desberdina dela eta batzuk etekin horren atzetik doazen bitartean beste batzuk ez direla horren atzetik ibiltzen.
Artikulua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario