“Etxera iritsi zara, nekaturik, telebista piztu eta, agintea eskuan, kanala gora kanala behera hasi zara. Ezer interesgarririk ez. Musika-ekipoaren txanda: on sakatu, barruan dagoen diskoko zortzigarren kanta hautatu eta ordenagailura zuzendu zara, posta elektronikoak zer ote dioen edo... Orain, pentsa ezazu besoak eta eskuak erabiltzeko arazoak dituen ezindu fisikoa zarela. Eta etxera iritsi zarela, nekaturik, telebista piztuko zenuke gustura, eta kanala gora kanala behera ibili, edo musika entzun, edo... Baina ez dago inor etxean.”
Goiko gorputz adarretan mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, maiz eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasun urria edukitzen dute eta honen ondorioz arazoak izaten dituzte hainbat gauza egiterako orduan. Horien artean gailu desberdinak erabiltzea, adibidez ordenagailuko sagua. COMPORTA proiektuak komunikatzeko gailu mugikor bat moldatu zuten pertsona hauentzat.
Horretarako PDA (agenda elektronikoa) bat erabili zuten abiapuntutzat. Tamaina eta pisuari begiratu ezkero oso erosoak dira eta arrazoia honengatik egokiak dira urritasun neurofisikoak dituzten pertsonentzat. Gailu hauek autonomia pertsonal handiagoa edukitzeko aukera ematen du.
Baina beso eta eskuak mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak zailtasunak eduki ditzakete erabiltzerako orduan. Horregatik moldatu dute Xmadina enpresak merkaturaturiko Etsedi (ordenagailurako aplikazioa).
Moldaketa honen bitartez aukera berri bat edukiko dute eskua eta besoak mugitzeko zailtasuna duten pertsonak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario