7 nov 2009

Sarrera

Ezintasun fisiko, psikiko eta zentzumen-urritasuna duten pertsonak gizarteratzeko zailtasuna edukitzen dute maiz, bai lan eremuan eta baita heziketa bat jasotzerako orduan ere oraindik toki ugari egokituak ez daudelako. Urritasun hori jaiotzetik etor daiteke edo baita zerbaiten ondorio izan. Urritasuna hiru motatan sailka daiteke. Lehena fisikoa da, pertsona baten mugitzeko gaitasuna mugatzen dutenak baina desberdina izan daiteke. Ezintasun psikikoa duten pertsonak jokabide intelektual eta sozialetan zailtasunak dituzten pertsonak dira. Adierazpenerako eta ulermenerako, garapen autonomorako eta pertsonalerako zailtasunak dituztenak. Azkenik zentzumen urritasuna duten pertsonak daude, azken sailkapen hau itsuak, gorrak eta mutuak osatzen dute. Ezintasun hauen inguruko informazioa jasotzen duen bloga da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario