GUREAK TALDEA ezintasunen bat duten pertsonentzat lan aukerak sortu eta kudeatzeko jaio den enpresa taldea da, eta, batik bat, adimen ezgaitasuna duten pertsonen alde lan egiten du. Geroz eta jarduera gehiagotan lanean dihardute, beraien helburua ezintasunen bat duen eta lan egin nahi duen pertsona orori aukera hori ematea baita. Gipuzkoa osoan zehar egiten dute lan. Beraien helburua Gipuzkoan ezgaitasuna duten pertsona guztiengana iristea izan da eta, horretarako, lantegiak, asistentzia zentroak eta enpresak barne hartzen dituen sarea osatu dute.
Pertsonen gaitasunen alde egiten dute. Haratago begiratzen badakitelako eta horrexegatik, ez dituzte ezgaitasunen bat duten pertsonen mugak ikusten, beren gaitasunak baizik. Lana eskaintzeaz gain trebakuntza eta programa ezberdinak ere eskaintzen dituzte
Taldea osatzen duten pertsonak:
LANGILEAK ETA ERABILTZAILEAK GUZTIRA | 3 900 |
Adimen urritasuna | 1 611 |
Gaixotasun mentala | 496 |
Ezgaitasun fisikoa | 85 |
Zentzumen ezgaitasuna | 257 |
Ezgaitasunik gabekoak | 682 |
No hay comentarios:
Publicar un comentario