Zentzumen urritasuna duten pertsonak besteekin erlazionatzeko zailtasunak izaten dituzte eta komunikatzeko beste alfabeto batzuk erabiltzen dituzte. Itsuek braille erabiltzen dute eta gor eta mutuek zeinuen hizkuntza, hau da, alfabeto daktilologikoa. Alfabeto hauen bitartez itsuek, gorrek eta mutuek komunikatzeko aukera dute.
Braillea irakurketa metodo bat da, ukimenaren bitartez erabiltzen dena, eta itsuentzat pentsatuta dagoena. Honi esker komunikatzeko, irakurtzeko, eta beste hainbat gauza desberdin egiteko aukerak dituzte.
Braillea irakurtzeko, eskua ezkerretik eskuinera mugitu behar da, laukian dauden lerro guztietatik pasatuz. Braille irakurleek, 104-125 hitz gutxi gora behera irakur ditzakete minuturo, hala ere, bi eskuak erabiliz gero, 250 hitz irakurtzera heldu daiteke itsu bat.
Zeinuaren hizkuntzarekin gauza bera gertatzen da, alfabeto bat dela, beraz, hizkuntza tokiaren arabera aldatu egiten da. Gutxi gorabehera 50 beraien artean ulertu ezin diren 50 bat hizkuntza existitzen dira eta horietatik kanpo beste hainbeste dialekto ere badaude. Gainera alfabeto hauek ere aldatzen doaz urtez urte beharrizan desberdinen arabera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario