Aurreko hilean, abenduak 3, ezinduen nazioarteko eguna da. Maiz, jende askok eta askok egun hori ospakizun modura hartzen dute, elkarte batzuk agintari desberdinen bisitak hartuz adibidez.
Baina ezinduak diren batzuk egun hori ez dute ospakizun gisa hartzen, beraien aldarrikapenak egiteko erabiltzen dituzte. Gaur egun oraindik ere eguneroko bizitza aurrera eramateko zailtasunak dituzte. Edozein lekutan aulki gurpildunean sartzeko, baita lana aurkitzeko orduan eta beste hainbat eta hainbat ekintza burutzeko ere.
Oztopo fisiko guzti horiez gain ere beste hainbat oztopo ere aurkitzen dituzte eguneroko bizitzan. Adibidez gorra den pertsona bat edozein zerbitzutara joan ezkero, osasun zentrora adibidez, ez du zeinuen hizkuntza dakien pertsona erraztasunez aurkitzen. Kirola egin nahi duten ezinduak ere zailtasunak dituzte kirolgune batera sartu eta kirola egiteko orduan. Horrelako beste milaka adibide aurki daitezke guk egunero erabiltzen ditugun zerbitzu eta kaleetan. Baina guk normaltasun batean egiten dugun bitartean ez gara ohartzen beste batzuk oztopo horrengatik ezin direla iritsi nahi duten tokira edo ezin dutela burutu gogoan daukaten ekintza hori. Arrazoi guzti hauengatik beraien eguna den abenduak 3an zerbait ospatu beharrean, beraien eskubideak lortzeko hainbat aldarrikapen egitera behartuak daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario