19 ene 2010

Haur elbarrientzat egokitutako jolas parkea Getxon

Getxoko udalak elbarriak diren haurrentzat jolasgune bat egokitu du. Euskadi osoan horrelako lehenetariko jolasgunea da. Jolasgune honek hainbat ezaugarri jasotzen ditu, parkeko azalera eta garaiera egokitu dituzte. Honetaz gain ipinitako ziburu berriek sartzeko pasabide egokitua ere dute, indarrean dagoen Europako araudia betetzen dutelarik. Lan honen bitartez jolas parkeko erabiltzaile mota zabaltzea ekarriko du eta integratzaileagoa ere izango dela dio bertako alkateak.
Informazio gehiago nahi izanez gero web orri honetara sar zaitezke. Web orria

17 ene 2010

Antzerkia eta ezinduak

“Las Torpedolevel” antzerki munduko bikote bat da, Madrilekoak. Aurten lan interesgarri bat hasiko dute Mexikon. Bertako unibertsitate baten, Universidad Autonoma de Sinaolan hain zuzen ere, “Antzerkia eta ezinduak” izeneko tailerra jarriko dute martxan. Tailer honek hiru aste iraungo du eta bertan Arte Dramatikako lizentziaturakoak, Magisteritzakoak eta ezinduen eremuan lan egiten dutenek edukiko dute parte hartzeko aukera. Lan hau bereziki ezinduen espresio gaitasunak hobetzeko errekurtso eta teknikak ikastera dago bideratua. Beraien blogean honi buruzko informazio gehiago jasotzeko aukera dago. Beraiek azaltzen dutenez, bidaia amaitu ondoren blogean honi buruzko informazioa ikusteko aukera edukiko dugu.
Bi antzezlari hauen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero bog bat daukate, beraien lan desberdinen inguruan hitz egiten dute bertan, emen usten dizuet lotura.Blog

9 ene 2010

Abenduak 3, Ezinduen Nazioarteko eguna

Aurreko hilean, abenduak 3, ezinduen nazioarteko eguna da. Maiz, jende askok eta askok egun hori ospakizun modura hartzen dute, elkarte batzuk agintari desberdinen bisitak hartuz adibidez.
Baina ezinduak diren batzuk egun hori ez dute ospakizun gisa hartzen, beraien aldarrikapenak egiteko erabiltzen dituzte. Gaur egun oraindik ere eguneroko bizitza aurrera eramateko zailtasunak dituzte. Edozein lekutan aulki gurpildunean sartzeko, baita lana aurkitzeko orduan eta beste hainbat eta hainbat ekintza burutzeko ere.
Oztopo fisiko guzti horiez gain ere beste hainbat oztopo ere aurkitzen dituzte eguneroko bizitzan. Adibidez gorra den pertsona bat edozein zerbitzutara joan ezkero, osasun zentrora adibidez, ez du zeinuen hizkuntza dakien pertsona erraztasunez aurkitzen. Kirola egin nahi duten ezinduak ere zailtasunak dituzte kirolgune batera sartu eta kirola egiteko orduan. Horrelako beste milaka adibide aurki daitezke guk egunero erabiltzen ditugun zerbitzu eta kaleetan. Baina guk normaltasun batean egiten dugun bitartean ez gara ohartzen beste batzuk oztopo horrengatik ezin direla iritsi nahi duten tokira edo ezin dutela burutu gogoan daukaten ekintza hori. Arrazoi guzti hauengatik beraien eguna den abenduak 3an zerbait ospatu beharrean, beraien eskubideak lortzeko hainbat aldarrikapen egitera behartuak daude.

7 ene 2010

Teknologia berriak

“Etxera iritsi zara, nekaturik, telebista piztu eta, agintea eskuan, kanala gora kanala behera hasi zara. Ezer interesgarririk ez. Musika-ekipoaren txanda: on sakatu, barruan dagoen diskoko zortzigarren kanta hautatu eta ordenagailura zuzendu zara, posta elektronikoak zer ote dioen edo... Orain, pentsa ezazu besoak eta eskuak erabiltzeko arazoak dituen ezindu fisikoa zarela. Eta etxera iritsi zarela, nekaturik, telebista piztuko zenuke gustura, eta kanala gora kanala behera ibili, edo musika entzun, edo... Baina ez dago inor etxean.”
Goiko gorputz adarretan mugikortasun arazoak dituzten pertsonak, maiz eskumuturrak eta besoak mugitzeko gaitasun urria edukitzen dute eta honen ondorioz arazoak izaten dituzte hainbat gauza egiterako orduan. Horien artean gailu desberdinak erabiltzea, adibidez ordenagailuko sagua. COMPORTA proiektuak komunikatzeko gailu mugikor bat moldatu zuten pertsona hauentzat.
Horretarako PDA (agenda elektronikoa) bat erabili zuten abiapuntutzat. Tamaina eta pisuari begiratu ezkero oso erosoak dira eta arrazoia honengatik egokiak dira urritasun neurofisikoak dituzten pertsonentzat. Gailu hauek autonomia pertsonal handiagoa edukitzeko aukera ematen du.
Baina beso eta eskuak mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak zailtasunak eduki ditzakete erabiltzerako orduan. Horregatik moldatu dute Xmadina enpresak merkaturaturiko Etsedi (ordenagailurako aplikazioa).
Moldaketa honen bitartez aukera berri bat edukiko dute eskua eta besoak mugitzeko zailtasuna duten pertsonak.

Integrazioa

Urritasun psikikoa duten pertsonen integrazioa erakusten bideo hau Youtubetik hatu dut, ideia iteresgarri bat azaltzen duelako

5 ene 2010

Oztopoak lanean

Ezintasunenbat jasaten duten pertsonak maiz zailtasunak izaten dituzte lana aurkitzerako orduan eta gaur egun arazo horri krisia ere gehitzen zaio. Gainera kolektibo honen lana mugatua dago, enpresa berezietan lan egitera behartuak egoten dira.
Manu Agirre 51 urte dituen itsua da eta bere lan esperientzia ONCEra mugatua dagoela dio Berria egunkariko artikulu batean. Berak lana edukitzeagatik zortea eduki duela azpimarratzen du, ezintasuna duten pertsonen %70ak lanik ez duelako.
Enplegurako zentro berezietan lana aurkitzen dutenak ere oztopoak edukitzen dituzte lanean. Artikuluan diotenez, zentro horien helburua langileei enpresa arruntetan lan egiteko trantsizio izatea da. Baina azkenean “lan esku merkea duten zentro bihurtu dira, enpresa arruntetan baino baldintza kaskarragoekin”. Horregatik etekin helburua duten enpresak kendu behar direla uste dute.
Zentro horietako batean lan egiten duen kide batek bere lantegiak etekin helbururik ez duela dio eta baldintza egokietan egiten duela lan. Honekin ikus daiteke lantegi bakoitza desberdina dela eta batzuk etekin horren atzetik doazen bitartean beste batzuk ez direla horren atzetik ibiltzen. Artikulua.

4 ene 2010

Urritasun fisiko edo psikikoa duten pertsonen sexu eskubideak

Nerea Sancho sexologak aertikulo interesgarri bat idatzi du honen inguruan gaztezuloko webgunean. Artikulu honetan pertsona gutziok sexu eskubide berberak ditugula erakusten du. Honetaz gain, Munduko Sexologia Elkarteak 1999. urtean Sexu Eskubideen Deklarazioan onartutako eksubide batzuk aipatzen ditu. Artikulua.

3 ene 2010

Yo, también

“Yo, también” Donostiako zinemaldian hainbat sari irabazi dituen film bat da. Film hau blogean aipatzeko arrazoia bertako protagonistetako batek Down sindromea duela da. Pertsonai hau Daniel deitzen da eta Down sindromea duen lehenengo lizentziatua da Europa osoan. Lanean asten denean bere lankidea den Laura ezagutzen du eta harreman on bat lortzen dute bien artean.
Harreman hau arazo bihurtzen da Daniel maitemintzen denean. Baina Laurak inoiz eduki ez duen laguntasuna eta maitasuna aurkituko du. Film honen trailerra usten dut bertan informazioa gehiago ikusi nahi duenarentzat.

2 ene 2010

Donostiako gabon parkea

Aurten Donostiako haurren gabon parkean ezinduak ere jolasteko aukera izan dute. Hau erakusten duen bideo bat jarriko dut bertan.